Martxoaren 18an 80 urtetik gorako herritarrak txertatuko dituzte gure eskualdean. Larraintzarko frontoian izanen da hitzordua eta telefonoz abisatuko dituzte Ultzamako Osasun Etxetik.
Bestalde, Nafarroa kanpotik etorritako 80 urtetik gorakoek, gure eskualdean bizi badira, eta txertoa jaso nahiko balute, Larraintzarko Osasun Etxearekin jarri beharko dira kontaktuan, bere datuak eskaintzeko. Gauza bera egin beharko dute aseguro pribatua duten 80 urtetik gorako herritarrek, Osasun Etxeko zerrendetan ez daudenak.
Ez dira hauek, dena den, jarriko diren lehenengo txertoak. Urtarrila eta otsaila bitartean Gizarte Zerbitzuetako eta Osasun Etxeko langileek, dependentzia handiko herritarrek eta haien zaintzaileek ere hartu zituzten txertoak. Osotara 79 pertsonek, lehenengo dosia, urtarrilean, eta bigarrena, otsailaren 8an.