Elkarrizketa

'Mimukai' proiektuaren prozesuko hurrego saioa, ostegunean Jauntsaratsen

Amezti.eus 2021ko mar. 8a, 11:47

Mimukai proiektua zehazteko sektore ezberdinekin eta herritarrekin parte-prozesua egiten ari da Cederna Garalur Landa Garapeneko elkartea. Leitzan egin zuten lehen saioa pasa zen astean, eta hurrengoa, berriz, gure eskualdean izanen da: ostegunean, Jauntsarasko Apeztegiberriko ganbaran, arratsaldeko 15:30ean. Elena Irigoien teknikariak eman dizkigu zehaztapenak.

Hurrengo saioak:

  • Martxoaren 11an, Jaunsaratsen, 1. sektorea eta herritar interesdunak
  • Martxoaren 17an, Lekunberrin, 1. eta 3. sektoreak eta herritar interesdunak
  • Martxoaren 24an, Lekunberrin, 2. sektorea eta herritar interesdunak
  • Apirilaren 15ean, Leitzan, 2. sektorea eta herritar interesdunak
  • Apirilaren 22an, Goizuetan, udal ordezkariak
  • Maiatzaren 6an, Leitzan, saio irekia.
Erlazionatuak