'Nafarroa hegoaldeko uzta eskutik eskura' kanpaina da udaberrikoa, eta aurtengoan Plateretik baratzera izena jarri diote. Bost litroko oliba-olio birjina estra botilak eska daitezke alde batetik, eta bestetik, arroza, pasta eta kontserbak. Guztia euskaraz etiketatua joanen da, eta ekoizlearen jatorrizko prezioa izanen dute produktuek. Olio-banaketa apirilean eginen da, eta arroz, pasta eta kontserbena maiatza-ekainean.
Kirogak adierazi digunez, Nafarroako hegoaldean euskara bultzatzea gain, elikadura burujabetzaren eta Nafarroako ekoizle eta produktuen alde egitea da proiektuaren bigarren hanka. Kontserben artean, urteroko eskaintzaz aparte, aukera berri batzuk ere badaude aurtengoan: kardoa, txitxirioak eta barazki sorta.
Errigora.eus webgunean egin daitezke eskaerak, baina aurten telefonoz egiteko aukera ere jarri dute, ondoko zenbakian: 848 87 12 23.