Lizasoko Itziar Olague da Abianeko taldekideetako bat, Txantreako Maialen Aizpun eta Nahia Garaikoetxearekin batera, eta elkarrizketa egin diogu gaurko saioan. Taldea noiz eta nola sortu zuten kontatu digu, eta zein musika egiten duten. Ostiral honetan arratsaldeko 18:00etan eta 20:00etan emanen dituzte bi emanaldi, baina bietarako sarrerak agortuak daude honezkero.