bideoa

Egun Ero Mende Zahar, ihoteetako saioa Esan Erranen

Amezti.eus 2021ko ots. 18a, 13:28

1921eko otsailaren 18a da gaur, eta irratsaio berezia izan dugu Esan Erranen: Egun Ero Mende Zahar. Annie Edson Taylor abenturalariaren heriotza dela eta, bere bizitzari buruzko erreportajea entzun dugu. Saioaren bigarren zatian, bi hatzekin gitarra jotzen duen Yango Reijard izan dugu gonbidatu; abesti bat ere jo digu zuzenean!

Eskerrik asko gaurko irratsaio bereziarekin lagundu diguzuenoi: Itziar Olague, Iñaki Larraiotz eta Esan Erran Radio Orchestra.