Aste honetako ostiral kulturalean, Iruñeko Alberto Rordiguez Purroy kantautorea egonen da Larraintzarren bere azken lana aurkezten. Instantanea izena du bere azken diskoak. Ostiralean arratsaldeko 19:00etatik aurrera joko ditu bertako abestiak Larraintzarko zentro zibikoan, eta horien inguruko azalpenak ere emanen ditu Rodriguezek.