Elkarrizketa

'Lacalle' dokumentalaren proiekzioa eta aurkezpena eginen dute ostiralean

Amezti.eus 2021ko ots. 3a, 10:49

Joxe Lacalle argazkilariaren bizitzaren errepasoa egin dute Juan Luis Napal eta Virginia Senosiainek dokumentalean. Ostiral honetan, Larraintzarko zentro zibikoan aurkeztuko dute lana, eta zuzendariez gain, protagonista ere bertan izanen da. Dokumentalaz gain, Lacalleren argazki erakusketa ere ikusgai egonen da hurrengo asteetan. Napal elkarrizketatu dugu gaurko saioan.