Osasun etxetik jakitera eman digutenez, gaur hasi dira Covidaren aurkako txertoak jartzen gure eskualdean. Ultzamako osasun etxean jarri dituzte eta Micaela Oricain Landa izan da txertoa jaso duen lehena.
Azken datuen arabera, atzokoak, 151 kutsatu izan dira guztira Ultzama aldean, pandemia hasi zenetik. Tasari dagokionez, 1000 biztanleko 50,57ko tasa da. Nafarroako bataz bestekoaren azpitik dagoen tasa da hori, 69,72koa baita; eta Nafarroako 56 osasun eremuetatik Allo (33,4), Los Arcos (38,11), Gares (46,51), Antzin-Ameskoa (43,86), eta Lesaka (42,82) bakarrik daude gure eskualdearen azpitik.