Euskal Herriko Hazien Sareko Joseba Ibargurengoitia elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian. Izan ere, eskualdeko gaztainondo barietate ezberdinak aztertzen ari dira, eta bertako ekoizle eta baserritarrekin hainbat elkarrizketa egin dituzte horiek identifikatzeko. Beraien lana azaldu digu sareko kideak.