ZKHren, Ekaitz Astitzen proiektu berriaren, bideoklip berria

Amezti.eus 2020ko abe. 22a, 11:45

Proiektu berria aurkeztu zuen aurten Ekaitz Astitz ultzamarrak: ZKH. Ateratako maketari Errebueltak deitu zion eta hainbat kanta duela hilabete batzuk ezagutu bagenituen, orain, lehenengo bideoklipa eman du ezagutzera, 30ak hiltzen kanataren bideoa. Ibai Altunak eta Borja Lezaunek zuzendu, ekoiztu eta editatu dute. Irudiak Iñaki Larrayoz ultzamarraren estudioan grabatu dituzte, Errebueltak diskaren musika ere berak egin zuen.