Ogi zaharrarekin egindako garagardo artisaua atera du Ultzamako Baserri Eskolak

Amezti.eus 2020ko aza. 12a, 12:00

Ultzamako Baserri Eskolak, Nafarroako Morlaco eta Kondaira garagardogileekin eta Iruñeko L'Atelier okindegiarekin elkarlanean egindako garagardo berezia atera du: Ogi Koskorra, ogi zaharrarekin egindako garagardoa.

Ingalaterran ezagutu zuten garagardo artisau mota hau, eta ideia gurera ekarri nahi izan zuten Baserri Eskolako kideek. Horrela, Nafarroako bi garagardogileekin harremanetan jarri, eta Iruñeko okindegiak ematen dien ogi zaharrarekin frogak egiteari ekin zioten. Elkarlan horretatik sortu da 'Ogi Koskorra' deitu duten garagardoa.