Elkarrizketa

Bertso saioa izanen da ostegunean Larraintzarren

Amezti.eus 2020ko abe. 1a, 12:14

Iñigo Ibarra odietarra elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioan. Larunbat honetan arratsaldeko 17:00etan Larraintzarko Zentro Zibikoan eginen den bertso saioan gai jartzen ariko da bera. Alaia Martin, Nerea Elustondo eta Aitor Mendiluze izanen dira bertsolariak.

Mankomunitateko euskara zerbitzuak eta Ultzamako Udalak antolatu dute ekimena, euskararen eguna dela eta. Aforoa mugatua izanen da, eta sarrerak erreserbatu nahi dituztenek komunikazioa@ultzama.es helbidera idatzi beharko dute.