Elkarrizketa

Izan Bidea ekimenak martxa antolatu du larunbatean

Amezti.eus 2020ko aza. 19a, 12:11

Larunbat honetan euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko martxa antolatu du Izan Bidea ekimenak. Larraun, Basaburua, Imotz, Irurtzun eta Arakil bailaren artean elkarlanean antolatu dute asteburuko ekimena.

Gurean, Jauntsarastik aterako da martxa goizeko 10:30ean. 12:00etan ekitaldia eginen dute Latasako frontoian: mosaikoa, bertsolariak, Mexikortxo taldearen zuzeneko abestia, nesken pilota partiduak... Iñaki Jaunarena 'Zepelok' azaldu dizkigu gaurko irratsaioaren martxaren nondik norakoak.