EUSKARALDIA

Euskaraldian izena eman nahi duten Odietako, Atezko, Lanzko eta Anueko herritarrentzat oharra

Amezti.eus 2020ko urr. 27a, 12:53

Lau udalerri horiek ez dira agertzen Euskaraldian izena emateko aukeren artean, eta beraz, Ultzaman eman beharko dute izena herritarrek.

Felix Altzelai euskara teknikariak Esan Erran irratian egindako azken kolaborazioan Euskaraldiko webgunean Nafarroako udalerri guztiak azaltzen zirela esan bazuen ere, ez dela horrela ohartu dira eta abisua emateko eskatu digute. Barkatu gaizki ulertua!

Bestalde, gogoratu Euskaraldiaren webgunean izena emateko epea honezkero zabalik dela. Ez ezazue azken momenturako utzi!