Iñigo Astiz kazetari eta poetaren liburuari buruz, epaimahaiak uste du "haur literatura peto-petoa" eskaintzen duen liburua dela. "Estilo argi eta zuzenean idatzitako hamaika poema laburrek harridurez eta ezustez beteko gaituzte, umore dotorez, tarteka baita beltzez eta makarrez ere". Literaturaren alderik ludikoena aldarrikatzen duen lana dela iritzi dio Patxi Zubizarreta buru izan duen epaimahaiak. Poemategi "transgresorea", gainera, Maite Mutuberriaren marrazkien "indar eta konplizitate estetiko apartek" osatzen dute.