Ultzamako Udalak, parke mikologikoko abonuen inguruan, informazioa zabaldu du

Amezti.eus 2020ko urr. 2a, 12:13

Parke Mikologikoko abonu eta denboraldi berriari buruz informazio berria argitaratu berri da. Onddo biltzera etorri nahi duenak jakin dezala Covid-19a dela eta aldaketa batzuk egon direla aurten.

Parke mikologikoak jakinera eman nahi du urrian, eta Covid-19ak utzi duen egoera dela eta, emango dituen zerbitzuen berri.

Ultzamako erroldatuen aurreko urteetako abonuek BALIOA DUTE aurtengo denboraldirako, eta ez zaie ezer kobratuko. Hala ere, gogora ekarri nahi dugu TXARTELA SOINEAN ERAMAN BEHAR DELA, beti ere, Ultzamako Udalak jakinerazi duenez.
Txartela galdu dutenek zein abonua lehenengo aldiz eskatu nahi dutenek, udaletxera etorri behar dute izapide hori egitera. Beti ere, aurretik hitzordua eskatuz 948305115 telefonoan edo info@ultzama.es helbidera idatziz.
Arauketa mikologikoak bere honetan jarraitzen du, beraz derrigorrezkoa da orain arte bezala baimena eskuratzea honddo eta zizak biltzeko. Baimenak egun bakarrekoak izanen dira eta helbide elektroniko honetan hartu beharko dira:

https://www.parquemicologico.com/producto/permiso-diario/

Derrigorrezkoa da eguneroko baimena inprimatu eta autoaren aurrealdeko kristalean jartzea, hala nola norberaren datuak jartzen dituen papera soinean eramatea.

 

  • Jendaurreko arreta: informazio bulegoa itxita egonen da. Posta elektronikoz emango da arreta bai eta telefonoz ere ostiraletan 10:00tatik 12:00tara.

 

  • Parte mikologikoak: astero lau ibilaldi burutuko dira pista nagusietan barna. Ostegunetan parte mikologikoak berrituko dira jasotako inpresioekin.

 

  • Ateraldi mikologikoak: osasun egoeraren arabera asteburuetan burutuko dira bisitak. Interesa baduzu gure korreoaren bitartez eskatu informazioa.

 

  • Aholkularitza mikologikoa itxita dago gaur egungo egoera dela eta.

     

Denboraldiko lehen parte mikologikoa:https://www.parquemicologico.com/parte-micologico/