Eguraldi txarra dela eta, irrati-tourra ez dugu bizikletaz eginen

Amezti.eus 2020ko ira. 24a, 10:52

Ostiral eta larunbateko Esan Erraneko Irrati-Tourrean eskualdea bizikletaz zeharkatzea zen gure asmoa, irratia gainean generamala. Eguraldi oso txarra dago iragarrita ostiral eta larunbaterako, ordea, eta horregatik, bizikleta martxa ez egitea erabaki dugu. Baina ADI!! Irrati birak aurrera jarraitzen du, eta herrietako zuzeneko irratsaioek eta ikuskizunek ere bai!

Hona hemen egitaraua:

Irailak 25, ostirala 

  • 16:00etan Olagueko plazan (Anue)
  • 18:00etan Erripan (Odieta)
  • 20:00etan Aroztegiko Izarpe Kanpinean (Atetz).
  • Irratsaioa eta gero...

    IKUSKIZUNA:  Joana Zigandak eta Iker Uribek Xaxardi eta Ni naiz galtzeta ipuinen kontaketa eginen dute Izarpen

Irailak 26, larunbata

  • 11:00etan Iraizozko plazan (Ultzama)
  • 13:30ean Jauntsarasko Apeztegiberrin (Basaburua)
  • 19:00etan Latasako Biltegian (Imotz).
  • Irratsaioa eta gero...

IKUSKIZUNA: Leizeak taldearen kontzertu akustikoa