Hurrengo ostiralean, berriz, Patxi Irurtzun liburuzainak bere azken lana aurkeztuko du: 'Tratado de hortografia'. Euskal Rock Erradikalari buruzko nobela da Irurtzunen azkena, eta aurkezpen hori ere arratsaldeko 19:00etan izanen da.
Koronabirusaren aurrean beharrezko segurtasun eta osasun neurri guztiak hartuko dituztela jakinarazi zuen aurreko astean Ultzamako Udalak: 36 pertsonako aforo maximoa ezarri dute, butaketan 25, eta egoki markatuak egonen dira distantziak mantentzeko.