Eltzaburuko Oier Larraioz, larunbateko apustuko garaile

Amezti.eus 2020ko ira. 14a, 09:38

Eltzaburuarra Berueteko Garat Aranoren aurka aritu zen larunbateko apustuan: pilota partida eta Beriain mendira igoera bertikala ziren bi frogak. Garaipena oso borrokatua egon zen, baina azkenean Larraiotz gailendu zen. 

Goizeko 10:00etan Berueteko frontoian jokatu zuten partidan 30-21 gailendu zen Larraioz. Tanto bakoitzeko abantailagatik 25 segundu irabazi zituen eltzaburuarrak, eta beraz, 3,45 minutuko aldea zuen Beriaineko kilometro bertikala igotzeko. Arano azkarragoa izan zen bigarren froga horretan: 2,42 minutuko aldea atera zion Larraiozi, baina ez zuen pilotan galdutako aldea gainditzea lortu. Kilometro bertikala egiteko 1.07'37'' behar izan zituen Aranok, eta 1.09'19'' berriz Larraiozek.

Jendetza hurbildu zen goizeko pilota partidara, eta kilometro bertikalean ere lagun asko bildu zen bi kirolariak animatzera.