Nafarroako Lokotx Biltze Txapelketan parte hartuko du Ainhoa Iraizoz eltsotarrak

Amezti.eus 2020ko ira. 10a, 13:02

Ainhoa Iraizoz eltsotarrak parte hartuko du larunbat honetan, irailak 12, burutuko den txapelketan. June Etxeberria txantreatarra, Irune Biurrun antsoaindarra eta Maika Ariztegi iturendarra izanen ditu kontrario.

Ultzamarra animatzera joan nahi duenak, jakin dezala Nafarroako Txapelketa Antsoaingo frontoian izanen dela atsaldeko 18:00tan. Txapelketa ondoren herri kirol erakustaldia eginen da.

Lokotx Biltze Txapelketa honetako lana 1,25 metrotara eta bi lerrotan jarritako 50 lokotx ahalik eta azkarren biltzea izanen da.

Ainhoa betidanik izan da kirolari.  Eskubaloiari urte asko eskeini eta gero, poliki-poliki herri kiroletara gerturatzen joan zen. Hasiera batean trontzan aritu zen bere ahizparekin bat, gero lokotx bilketa frogatu zuen. Azken honetan emaitza oso onak lortu ditu. Bai Nafarroa bai eta Euskadiko txapelketetan txapeldunorde izan da. Datorren larunbat honetan ospatuko den Nafarroako Txapelketan zer emaitza lortzen duen zuzenean ikusteko aukera izanen du gerturatzen den guztiak.

Aupa Ainhoa!