Ohiko ordutegira bueltatu da Ultzamako liburutegia

Amezti.eus 2020ko ira. 8a, 10:30

Covid-19ak ezarritako 'normalitate berrian' liburutegirako eta zentro zibikorako arau eta zehaztapenak argitaratu ditu Ultzamako Udalak. Arratsaldetan egonen da irekia, 16:30etatik 19:30etara bitartean.

Liburutegiak baditu arau berriak.

Liburak aukeratu eta hartzeko soilik sar daiteke liburutegira, beti hitzordua aurretik eskatuta. Liburua aukeratzen gehienez 15 minutu egon daiteke liburutegian. Dena den erabiltzaileak argi badu zein liburu nahi duen, hitzordua hartzerakoan adierazi beharko du, honela prest izanen du liburuzainak. Hitzordua liburutegia@ultzama.es bitarte edo astelehenetik ostiralera eta 16:30tatk 19:30 tara  948306747 telefonoan egin daiteke. Maskarilla eta gela derrigorrezkoak dira liburutegian sartzeko. Liburuak, liburutegiko sarreran dagoen kutxan sartu eta itzuliko dira.

Liburutegia dagoen solairuan ezin da egon, bertara preziso ez bazoaz, ala bertako gelaren batean bilera, tailer edo klaseren batera ez bazoaz. Taberna itxita badago, komunak erabil ditzazkezu, baina aldi berean bi pertsona besterik ezin dira egon bertan.

 

Ostiral kulturalak ere arautegi berria izanen dute.

Osotara gehienez 36 pertsona egon daitezke aretoan, ikusle kopurua gehienez 25ekoa izanez.  Eserlekuak, segurtasun neurriak betez jarrita daude. Bat bestearen ondoan eser daitezke soilik elkarbizitza talde berdinekoa badira. Aforoa betetzean ez da jende gehiago sartuko gelan, bertan daudenei ere, sartu eta atera ahalik eta gutxien egitea eskatzen zaie. Atera eta sartzen diren bakoitzean gela erabili beharko dute eskuak garbitzeko.

Udaleko gelak erreserbatzeko prozedura berria ere jakinarazi dute.

Erreserba eskakizunak Udalari eginen zaizkio ayuntamiento@ultzama.es web orrian instantzia bat betez edo 948303115 telefonoaren bitartez. Eskaera, gutxienez, erabiltze dataren aurreko ostegunerako egin beharko da. Talde bakoitzaren arduradunak, edo beste edozein partaidek, gelan eraibilitako mahai eta aulkiak desinfektatuko ditu. Horretarako espray eta papera eskuragai daude. Solairu bakoitzean hondakinak botatzeko dagoen paperontzian bota beharko dituzte desinfektatzeko erabilitako paperak. Gela maiz aireberritu behar dira, batez ere saioa hasi baino lehen eta bukatu ondoren. Garbiketa produktuak amaitu badira tabernako langileei abisatu.

Nolanahi ere segurtasun arau orokorrak beti bete behar dira. Dena den protokoloak alda daitzezke egoera berrietara egokitzeko.