Ultzamako enpresa batek langileak behar ditu

Amezti.eus 2020ko ira. 1a, 11:56

Ultzamako Maier enpresan langileen beharra dutela ezagutarazi digute. Norbaitek interesa balu, hemen informazio gehiago.

Gaur egun dituzten ekoizpen beharrak direla eta langile bila ari dira Ultzamako enpresa honetan. Honela jakinarazi digute Cederna Garalur zonalde honetako arduradunek.

Aurreikusten diren kontratazioak produkzio departamenturako dira, operadore gisa aritzeko. Kontratua hiru eta sei hilabete tartekoa izanen litzateke eta berehala hasteko.

Lanari buruzko informazio gehiago ez daukagu, baina norbaitek interesa balu bidal dezala curriculuma eidsag@maier.es edo raquel.maestu@adecco.com korreora. Telefonoz ere jarri daiteke harremanetan 670 505 799 zenbakiaren bitartez.