Establezimendu horietan izanen dute herritarrek deskontu bonoak eskuratzeko aukera, 24 eurotan. Bono bakoitzak 32 euroko balioa izanen du ekimenean parte hartzen duten enpresa eta komertzioetan gastatzeko. 8 euroko deskontu bonoak izanen dira, beraz, eta diferentzia hori Udalak ordainduko du. Pertsona bakoitzak bono bakarra eskuratzeko aukera izanen du.
Bonoak zortzi euroko lau zatitan kontsumitu ahalko dira, baina zortzi euroko zati hori baino erosketa txikiagoa egiten den kasuetan ez da diferentzia bueltatuko. Establezimenduetan, komertzioetan edo jarduera zentroetan abuztuaren 1etik urriaren 2 arte egonen da bonoak kontsumitzeko aukera. Landetxeetan, landa apartamentuetan edo ostatuetan, berriz, abuztuaren 21etik azaroaren 15era bitartean kontsumitu beharko dira bonoak.
Informazio eta xehetasun guztiak Ultzamako Udalaren webgunean jarri dituzte.