Gaztetxoendako aisialdi eskaintza berezia udan, Larraintzarren

Amezti.eus 2020ko uzt. 15a, 10:36

7 eta 16 urte bitarteko gaztetxoendako aisialdi eskaintza egin du Ultzamako Udalak uda honetarako. Goizero elkartuko dira parte-hartzaileak Larraintzarren jolasak, ibilaldiak, BTT irteerak eta beste hamaika ekintza egiteko.

Aisialdiko bi talde banatu dituzte adin tartearen arabera: 7 urtetik 11 urte arte lehen taldea, eta 12 urtetik 16 urtetara bigarrena. Bi txanda ezberdin egonen dira, lehenegoa uztailaren 20tik 31 arte, eta bigarrena abuztuaren 10etik 21era. Goizeko 10:00etatik 13:00etara bitartean izanen dira gaztetxoendako ekimenak.

Prezioari dagokionez, Ultzaman erroldatutakoek 31,50€ ordaindu beharko dituzte txanda bakarrean parte hartzeko, eta 63€ bi txandetan parte hartu nahi badute. Bertan erroldatuta ez daudenek, berriz, 36,50€ ordaindu beharko dute txanda bakarragatik, eta 73€ bi txandengatik.

Antolatzaileek jakinarazi dute osasun eta prebentzio neurri guztiak hartuko direla aisialdiko ekimen guztietan. Ultzamakirolak@gmail.com helbidera idatzi beharko dute ekimenean izena eman nahi dutenek. Lehen txandakoek uztailaren 17a arte dute izena emateko aukera, eta bigarren txandakoek berriz uztailaren 25a arte.