Herritar ugari batu da indarkeria sexista gaitzesteko elkarretaratzean

Amezti.eus 2020ko uztailaren 2a

Azken aldian Ultzaman gertatutako indarkeria sexista kasuak salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Larraintzarko osasun-etxearen eta eskolaren artean. Herritar asko batu zen deialdira erasook gaitzetsi eta jasan dituztenei elkartasuna adierazteko.