Ultzaman gertatutako indarkeria sexista kasua salatzeko elkarretaratzea, asteazkenean

Amezti.eus 2020ko eka. 27a, 09:33

Indarkeria sexista kasu berri bat gertatu da Ultzaman azken egunotan, eta salaketa egiteko elkarretaratzea eginen dute datorren asteazkenean, uztailaren lehenean, Larraintzarko eskola eta osasun zentroaren arteko lursailean 19:30ean.

Kontzentraziora maskarak eramateko dei egin dute, eta pertsonen artean 1,5 metroko distantzia errespetatu beharko dela ere jakinarazi dute.

Elkarretaratzeaz gain, ekainaren 30ean Ultzamako Udalak premiazko osoko bilkura eginen duela adierazi du, indarkeria kasu honen salaketa egin eta adierazpen instituzionala onartzeko.