Xole Erbitiren biografia, Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen 'Bidegileak' bilduman

Amezti.eus 2020ko eka. 26a, 13:06

Azken lau argitalpenak kaleratu ditu bildumak, 30 urteko ibilbideari amaiera emanez. Horien artean Nafarroako lehen euskara teknikaria izan zen Xole ERbiti ilarregitarrari buruzkoa.

Nafarroako lehen euskara teknikaria izan zen Erbiti, eta Alberto Barandiaran Amillanok idatzi du bere biografia.

Bidegileak bilduma Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Politikak sortu zuen 1987.urtean eta 33 urte eta gero bere ibilbidea amaitu du. Euskararen alde lan egin dutenak omentzea eta ezagutzera ematea izan da bildumaren helburua. 200 biografia baino gehiago argitaratu dituzte urte hauetan guztietan, eta orain atera ditu azkeneko lau liburuxkak. Ekainaren 17an, Donostian, ekitaldi batean aurkeztu zituzten, eta han izan zen Xole Erbitiren familia.

Xole Erbiti, 2009an zendu zen Ilarregiko alaba, irakaslea izan zen Berueten, Nafarroako Gobernuan lan egin baino lehen. Julia Fernandez Zabaleta, Montessori pedagogiaren jarraitzaileak eta euskaltzale sutsuak piztu zion euskararekiko eta irakaskuntzarako kontzientzia. Besteak beste, Hezkuntzako euskara atalean irakasleendako ikastaroak antolatu zituen Erbitik.