Ultzamako igerilekua itxita egonen da aurtengo udan

Amezti.eus 2020ko eka. 4a, 11:45

Aurtengo udan igerilekua ez irekitzeko erabakia hartu du Ultzamako Udalak, Covid-19aren aurrean segurtasuna eta herritarren osasuna bermatzeko asmoz. Azken hilabeteotan bertan behera gelditu dira jarduera, ekitaldi eta zerbitzu asko, eta espazio gehiago ere itxita egon dira.

"Jendeak egoera honetara egokitzeko ahalegin handia egin behar izan du, eta gizarte eta osasun zerbitzuek izugarrizko esfortzua egin dute. Horri guztiari esker duela aste batzuk baino hobeki gaude, baina biktima ugari izan dira, eta ez da atzendu behar gaur egun oraindik kutsatze berriak daudela", adierazi du oharrean.