Egun Ero Musika

Musikaren tartea, Iñaki Larraiotzen eskutik

Amezti.eus 2020ko mai. 28a, 12:59

Hilean behin Iñaki Larraiotz musikariak bisita egin digu Esan Erranen, musikaren atala egiteko. Euskal Herriko eta nazioarteko hamaika artista ezagutzeko aukera eman digu denbora honetan, eta gaurkoan ikasturteko azken musika atala eskaini digu: Petti, Los Salseros eta The Doors izan dira gaurko protagonistak. Eskerrik asko Iñaki, ea hurrengo ikasturtean ere zure musika proposamen bikainekin gozatzeko aukerarik badugun!