Elkarrizketa

Abian da 'Ultzaman bizi, Ultzaman kontsumitu' kanpaina

Ekaitz Astitz Ultzamako Udaleko zinegotzia elkarrizketatu dugu gaurko Egun Ero saioan, abiatu berri duten kanpainaren inguruan gehiago jakiteko. Bailarako denda, ostalaritza eta establezimenduetan kontsumitzera animatu nahi ditu kanpainak herritarrak, eta bidenabar, konfinamendu egoeran tokiko enpresa txiki horiek bete duten paper garrantzitsuari balioa ematea.