Elkarrizketa

Irailaren 20ra atzeratu dute aurtengo Herri Urratsa

Amezti.eus 2020ko maiatzaren 12a

Pasa zen igandean zen ospatzekoa Senpereko lakuan Herri Urratsen 37. edizioa. Koronabirusaren krisia dela eta, atzeratu egin behar izan dute data: irailaren 20an ospatuko da euskararen aldeko festa, egoerak uzten badu behintzat. Ihintza Bidart koordinatzailea elkarrizketatu dugu gaurko Egun Ero saioan.