Egunean Behineko denboraldi berria

Amezti.eus 2020ko api. 29a, 09:46

Egunean Behineko denboraldi berria abiatu zuten astelehenean, eta beraz, Ultzama aldeko taldera batzeko aukera berri bat dago!

Mugikorrean jokatzeko tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da Egunean behin, eta bere izenak dioen bezala, egunean behin partida bakarra jokatzeko aukera dago. 10 galdera erantzun behar dira, ahalik eta azkarren. "Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto!" diote bere sortzaileek. Eta horrela da, horren arabera puntu gehiago edo gutxiago lortuko baitituzu.

Aurreko denboraldian Ultzama aldeko taldea sortu genuen, eta ia 30 pertsona batu ziren. Denboraldi honetan aukera berri bat dago gurerea batzeko. Hurrengo linkaren bidez batu daiteke taldera: https://eguneanbehin.app.link/7HHXgIME45

Animatu zaitezte, ikasturte bukaeran sariak izanen dira parte-hartzaileen artean!