Gutun bat idatzi dute eta nahi duen orori bere atxikimendua eskatzen diote beheko helbide elektronikoan.
Hona hemen medikuak idatzitako gutuna:
Kaixo lagunak,
Bizi dugun egoera latz honetan, osasun arreta euskaraz inoiz baino
gehiago behar dugula uste dugu. Ospitaleetan edo etxean bakarrik dauden
horiek, euskara ohiko hizkuntza duten horiek, euskarazko arreta
soziosanitarioa premiazkoa dute.
Hori dela eta, galestarrekin batera eta Kanadako frankofonoekin batera,
ekimen bat abiarazi nahi dugu. Gutun bat, eskaera bat prestatzea, bost
hizkuntzatan (ingelesez. frantsesez, gazteleraz, euskaraz eta galesez)
osasun arreta norberaren hizkuntzan eskatzeko Kanadan, ABEetan, Galesen
eta Euskal Herrian. Kataluniako Plataforma per la Llenguako kide bati
ere luzatu zaio eta euren erantzunaren zain gaude.
Eskaera hau tokian tokiko gobernuei eta osasun-erakundeei luzatuko da
eta, aldi berean, Osasunerako Munduko Erakundeari (OME).
Euskarazko bertsioa eranskinetan daukazue.
Zuen atxikimendua bilatzen ari gara. Ados bazaude, mesedez bidali zure
izen-abizenak, nortasun agiria eta, ahal bazenu, lanbidea.
HELBIDE ELEKTRONIKOA
aintzathartu@gmail.com
E-mail hau zure lagun, ezagun, lankide edo etxekoen artean zabalduko
bazenu, primeran. Eskertzekoa litzateke norbanakoen atxikimenduak
bilatzea eta baita elkarte edo taldeena ere (kultura, kirola, euskara,
hedabideak, ikastolak, etab).
Aldez aurretik mil esker,
Aitor Montes,
Familia medikua Aramaion (Araba)