Elkarrizketa

Herri Urratserako motorrak berotzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte hurrengo hilabeteetan

Amezti.eus 2020ko ots. 18a, 12:36

Maiatzaren 10ean izanen da aurtengo Herri Urrats, baina data horren aurretik motorrak berotzen jartzeko ekimen ezberdinak antolatu dituzte. Esaterako, ostegun honetan Go!azen euskal telesaileko azken kapituluaren estreinua eginen dute Hendaian, eta martxoaren 27an berriz Izaro Andresek kontzertua emanen du Baionan. Ihintza Bidart koordinatzailea elkarrizketatu dugu gaurko saioan.