Eraso sexista bati nola erantzun ikasteko hitzaldia egin dute Lizason

Amezti.eus 2020ko urt. 10a, 11:28

Ilbeltzaren 9an, ostegunean, izan zuten Lizasoko Egain Elkartean "Eraso sexista baten aurrean nola erantzun?" hitzaldia. Jende talde polita hurbildu zen Emagin Elkarteko Ekhine Eizagirrek zuzendutako saiora.

Eraso baten aurrean nola erantzun ikasteko aukera izan zuten parte hartzaileek: guztira, 28 lagun izan ziren hitzaldian, 24 emakumezko eta 4 gizonezko. Ultzamako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu zuen hitzaldia, aurtengo Lizasoko festetan gertatu zen eraso sexistaren harira. Indarkeria matxistaren nondik norakoak azaldu eta gero, taldeetan banatuta indarkeria horri aurre egiteko estrategia eta baliabide indibidual, instituzional eta kolektiboak identifikatu ahal izan zituzten.