-Imotzen, Erason eginen diote harrera Olentzero eta Maridomingiri, arratsaldeko 18:30ean.
-Basaburuan, Jaunsarasko polikiroldegian izanen da ekitaldia, arratsaldeko 18:00etan. Olentzerok opari banaketa egiten duen bitartean, gaztaina erreak jateko aukera ere izanen dute hurbildutakoek. Guztia, trikitixa eta pandero doinuezkin lagunduta.
-Ultzaman, Iraizotza iristen da Olentzero eta hara hurbiltzen dira inguruko haur eta herritar asko.
-Atetzen, Eritzen izanen da aurtengo harrera ekitaldia. 17:00etan Eguberrietako ohitura zaharren inguruko antzerkia eginen dute Atezko hainbat gaztek, 17:30ean txokolatada eginen dute eta 18:00etan pulunpeak prestatu eta gero Olentzero eta Maridomingiren bila joanen dira herritarrak. Azkenik, 19:00etan txistorra jana izanen dute. Olentzero Batzordea, Atezko Udala eta Irelarre Elkartea aritu dira antolakuntzan.
-Anuen, Olaguera iritsiko da Olentzero arratsaldeko 18:00ak inguruan.
-Odietan, Erripan antolatu diote aurtengoan Olentzero eta Maridomingiri ongi etorria.
-Lantzen, aurten Olentzero iritsiko ote zen zalantzekin zebiltzan, baina azkenean baieztatu digute baietz, iritsiko dela eta harrera beroa prestatu diotela: 17:30ak inguru horretan iritsiko da asto gainean, Arraitz aldeti, horregatik argiekin haruntza hurbiltzen dira vere esperoan egotera, eta 18:00-18:30ak aldean iritsiko da herrira. Gero merendutxoa egiten dute Olentzerorekin udaletxe sarrera eta haurrei opariak banatzen dizkie.