Artantxuriketa ikuskizuna Larraintzarko Bentan, abenduaren 27an

Amezti.eus 2019ko abe. 20a, 10:46

Lekua: Larraintzarko bentan, antzokian.
Noiz: Abenduaren 27an.
Ordua: Atsaldeko 7etan.

Ametza Kultur Elkarteak, Pulunpe, Esan Erran irratia eta amezti.eus aldizkari digitala kudeatzen dituenak, ikuskizun dotore bat ekarriko du hilabete honetan Larraintzarra. Ez nahi orduko, baina azkenean, hemen izanen dugu ArtaNtxuriketa deitu ikuskizuna.

Aranoko Artantxu bordako familiak antzeztuko du ikuskizun hau; garai batean etxez etxe
egiten zen artazuriketan inspiratua dago: artoa zuritu bidenabar, kontatzeko, kantatzeko eta,
batez ere, mutil eta neskatxen arteko harremana bizkortzeko okasioa izaten zen artazuriketa.

Artantxuko ama eta hiru alabek antzeztuko dute artazuriketa gure aurrean. Ikuskizun
dotorea, kantu ederrak eta kontu xarmangarriak, den-dena, euskara erraz eta zalu batean.
Naturala eta ederra!

Ordua pasatxoko ikuskizuna izanen da.  Zatoz ikustera! Harrituko zaitu!