Elkarrizketa

Eskualdeko lau emakume, 'Hemen baditun 14' erakusketan

Amezti.eus 2019ko abenduaren 12a

Nafarroan euskararen alde alor ezberdinetan lan egin duten 14 emakume omendu dituzte 'Hemen baditun 14' erakusketan. Kondestable jauregian egonen da erakusketa ikusgai abenduaren 20a arte. Ondorengoak dira gure eskualdeko emakumeak: Luzia Goñi, Ceferina Fontellas, Xole Erbiti eta Sagrario Aleman. Ines Castiella Imaz irakaslea izan da erakusketa mugitu duena, eta gehiago jakiteko deitu diogu gaurko irratsaioan.