Erabilera anitzeko plaza egiteko lanak hasi dituzte Urritzola-Galainen

Amezti.eus 2019ko aza. 26a, 11:57

None
None
None

Urriaren bukaeran hasi dira eta abenduaren 31ra arte dute bukatzeko.

Ultzamako Udalak eta Kontzejuak bidalitako prentsa oharrak dionez "Obra honen helburua Ultzama bailarako azpiegiturak eta harreman soziokulturak hobetzea da, Urritzola-Galain herriari aisialdirako gune sozial eta kultural bat emanez, erabilera askotarako plaza bat eraikiz, bertan herri horretako biztanleek era guztietako jarduera sozio-ludikoak eta kirol jarduerak egin ditzaten, bai eta udalerrian edo zonaldean egin daitezkeen ekitaldiak ere".

Ultzamako Udala eta Urritzola-Galaingo kontzejua erabilera anitzeko plaza bat eraikitzen ari dira. Dagokion kontratazio prozesua egin ondoren, obra hori egiteaz arduratuko den enpresa A. Bengoetxea SL da 71.280,94 euroko aurrekontuarekin (gehi dagokion BEZa, %21).

Proiektu hau Cederna Garalur 2014-2020 Toki Garapen Parte-hartzailerako Estrategiaren bidez finantzatzen da, Nafarroako Mendialdeko zerbitzu publikoak hobetzeko (LGP 2014-2020), eta Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunak batera finantzatzen dute, LGENF Landa Garapenerako Funtsen bidez.