2019/11/22 19:00 - 21:00

Filma

'Volar' pelikularen emanaldia eta protagonistekin solasaldia

'Volar' pelikularen emanaldia eta protagonistekin solasaldia
Larraintzarko zentro zibikoa, Ultzama

Azaroaren 25ean Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekimen antolatu dituzte Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatetik. Horien artean dago Larraintzarko Zentro Zibikoan azaroaren 22an eginen duten proiekzioa: 'Volar' dokumentala botako dute eta protagonistekin solasaldia izanen da gero. Arratsaldeko 19:00etan izanen da ekimena.