Larunbateko eraso sexista gaitzesteko elkarretaratzea eginen da asteazkenean

Amezti.eus 2019ko urr. 29a, 09:00

Ultzamako Udalbatzak eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Larunbatean Lizasoko pestetan gertatutako eraso sexistari erantzuna emateko kontzentrazioa deitu dute asteazkenean. Arratsaldeko 19:30ean izanen da elkarretaratzea, Ultzamako udaletxearen kanpoaldean.

Astelehenean egindako Presazko eta Ez-Ohiko Bilkuran aho batez onartu zuen Ultzamako Udalbatzak erasoaren gaitzespen deklarazioa, EH Bilduren eta Agrupación Ultzama taldeen bozkekin. Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak ere erasoa salatzeko adierazpena atera zuen atzo, eta kontzentrazioan parte hartzeko deia luzatu zien herritarrei. “Kalea, eguna eta gaua denok disfrutatzeko dira, eta emakumeek beldurrik gabe okupatzeko eskubidea dute, askatasunez. Instituzio publiko bezala, zein hiritar aktibo moduan, eraso sexisten aurkako jarrera konprometitua eduki beharra dugu”, adierazi dute.