Asteburuko eraso sexista salatzeko elkarretaratze jendetsua egin dute Lizason

Amezti.eus 2019ko urr. 28a, 09:16

Lizasoko festetan jasan zuen erasoa neskak, larunbat gauean. Lizasoko Kontzejuak eta herritarrek gogor salatu dute gertatutakoa, eta elkarretaratze jendetsua egin dute igandean paellada aurretik.

“Kontzejuko Juntak, Lizasoko herritar guztien ordezkari bezala, irmoki kondenatzen du gertatutakoa eta bere elkartasun eta babes osoa azaldu nahi dio erasoa jasan duenari”, zioen Kontzejuak zabaldutako oharrean. Eraso sexistarik gabeko eta parekidetasunean, errespetuan eta askatasunean oinarritutako festen alde lanean jarraituko dutela adierazi zuten.

Lizasoko Kontzejuak Ultzamako Udalarekin elkarlanean jarri du martxan eraso sexisten aurkako protokoloa.