Auzolana eginen dute Abaunzko kobazuloan Sustraiak proiektuaren esku

Amezti.eus 2019ko urr. 24a, 12:13

Zaborra biltzeko auzolana eginen dute Abauntzen, bide batez, umeek kobazuloa ezagutu dezaten. Sustraiak hezkuntza proiektuak bultzatutako egitasmoa da eta larunbatean goizeko 10etan hasiko dute.

Bereziki kobazuloko zaborra biltzeko auzolana izanen da, eta haurreei zuzenduta dago, baina hainbat lan egiteko zenbait heldu ere behar dituzte.

Goizeko 10etatik 13:30etara bitarte iraungo dute umeei zuzendutako jarduerak. Aldi berean, 4 edo 5 boluntario beharko dituzte prestaketa eta zenbait lanetarako, ahal baldin bada 5.LHko eta 6.LHko familiak.

Aseguruan parte hartzaileen datuak erregistratu beharko dutenez, aldez aurretik izena ematea behar dute. Horretarako auzolanabauntz@gmail.com helbidera idatzi beharko da.