2019/10/25 17:00 - 20:00

Irteraldia

LandArt irteera: lurraren artea

LandArt irteera: lurraren artea
Larraintzarko Bentan, Ultzama

LandArt arte mugimendu bat da, naturarekin zuzenean lan egitean datzana. Ultzamako parke mikologikotik ezagutzera eman nahi dugu onddoen garrantzia naturan. Larraintzarko Bentatik aterako gara Amati hariztiraino, eta naturako materialak bilduko ditugu irteera honetan LandArt obrak sortzeko. Urriaren 31n, Larraintzarko eskolarekin batera, obra bat sortuko dugu denen artean.