Zizak dastatu inguruko ostatuetan eta sariak irabazteko aukera izanen duzue

Amezti.eus 2019ko urr. 16a, 14:19

Azaroaren 2an eta 3an izanen da Onddoaren IX. Eguna eta dagoeneko abian da urtero egiten den sari zozketa.

Ultzamako 9 jatetxe eta ostatuetan zizak dastatzeko aukera paregabea da. Izan ere, goxo jatea ez da sari bakarra, hiru leku ezberdinetan dastatuz gero, sariak irabazteko aukera izango da. Azaroaren 3an, Larraintzarko pilotalekuan eginen da zozketa.

Aitona Sagardotegia, Orgi jatetxea, Larraintzarko Ostatua, Larraintzarko Zentro Zibikoko taberna, Etzaburuko Ostatua, Alkozko Ostatua, Iraizozko Ostatua, Benta Miguel jatetxea eta Ultzamako Bentak dira zozketan parte hartzen duten tokiak. Horietako hirutan, gutxienez, zizako pintxo bat dastatuz gero, irudiko txartela bezalako batean zigilua jaso, eta hori da parte hartzeko behar den bakarra. Pintxoa, edari batekin batean, 3,5 euro balio du.