Klima aldaketaren kontra protestatzeko greba deialdia zegoen gaur mundu guztiko 150 herrialdetan baino gehiagotan, baita guren ere. Fridays for Future nazioarteko gazte mugimenduak egindako deialdia izan da eta Nafarroako hainbat eta hainbat ikastetxetan jarraitu egin dute, baita Larraintzarren ere bai.
Ikastetxetik esan digutenez hirugarren eta laugarren DBHko ikasle guztiek egin dute greba. Eguerdiko 12etan elkarretaratzea deitu dute Iruñean, Udaletxe Plazan, eta bertan bildu dira ehundaka eta ehundaka gazte. Klima aldaketaren aurkako neurri zehatzak eskatu dizkiete agintariei, eta emergentzia klimatiko baten aurrean gaudela azpimarratu dute.
Arratsaldean manifestazioa deitu dute, 18etan, Iruñean ere bai.