Andoni Gaskue biziki nabarmendu zen Lezon, eta finaleko pilotarik hoberena izendatu zuten

Amezti.eus 2019ko ira. 25a, 09:52

Elolarekin batean 22-19 irabazi zuten Canabal eta Elizegiren aurka. Kronika guztien arabera Gaskueren jokoa liluragarria izan zen eta finaleko pilotaririk hoberena izendatu zuten.

70 minutuko partida luzea izan zen eta kirol kroniken arabera joku izugarria egin zuen eta berak eraman zuen partidaren pisua. Hain zuzen ere, bera izandatu zuten finalaren jokalaririk hoberena.

Gainera, aurretik, abuztuaren 31n Donostian ere irabazi zuen Gaskuek. Honetan Zabalarekin batean jokatuta lortu zuen gairaipena 22 eta 18 De la Fuente eta Gamboaren kontra.

 

Indarrez dabil Gaskue, hurrengo larunbatean Aizarnazabaleko finala ere jokatuko Baitu Zubizarretarekin. Zorte on opa diogu Esan Erranetik.