Euripean izan da Ultzamako triatloia

Amezti.eus 2019ko abu. 19a, 12:13
Tomás Goikoetxeak utzi digu argazkia. Zortzigarrena izan zen ibilbide motzean.

70 pertsonek parte hartu zuten, 7 emakume eta 63 gizon. Euriaren eraginez lokatza artean egin behar izan zuten lasterketa. Hona hemen maila guztien sailkapena.

Gizonezkoen sailkapen orokorrean Martín Iraizoz Blanco izan da hirugarrena. Atarrabian bizi da baina Eltsokoa du aita, eta María eta Ainhoa Iraizozen lehengusua da.

Ultzamar gutxik egin dute parte etxeko triatloian, haien artean Tomás Goikoetxea Martín. bost urtez triatloirik egin gabe, berriro hasi da kirol gogor honekin. Lasterketa motza egin zuen, eta 16 partehartzaileen artean zortzigarrena izan zen. Pozik, beraz, emaitzarekin. Ultzamako triatloian parte hartzen duen bostgarren aldia da eta asko disfrutatu duela esan digu lokatza artean izan arren: "nik gustukoa dut horrela dagoenean, hemengoek atsegin dugu lokatza. Dibertigarria izan da ibilbidea niretako, nahiz eta pixko bat arriskutsua izan".

Guztira 70 pertsonek hartu zuten parte. Ibilbide luzean 47 gizonek eta 5 emakumek. Motzean 16 gizonek eta 2 emakumek. Sailkapen guztiak hemen ikusi ditzakezue.

Abuztuaren 15ean, jai egunean, izan zen triatloia. Leurtzako urtegitik abiatu zen goizeko 11:00etan. 200 (proba laburrean) edo  500 metro (proba luzean) igerian egin ondoren, bizikletaz 17km eta korrika 2,5km egin behar izan zituzten parte hartzaileek. Helmuga Larraintzarko pilotalekuan izan zuten. Ultzamako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Nafarroako Triatloi Federazioak antolatzen dute ekimena.