Ultzamako Udalak lan partekaturako bulegoak berritu eta behar diren altzariak jarri ditu azkeneko hilabeteetan. Horrela, uztailan esleipena egiteko prozedura ireki zen. 'Coworking' gunea erabiltzeko interesa duenak bihar arte du eskaera egiteko aukera.
Guztira 9 gune dira, 8 espazio partekatu eta bulego pribatu bat. Hilean 50 euroren truke alokatu daitezke partekatuak direnak, eta hilean 75 euro da bulego pribatuaren prezioa. Guztiak BEZa kontuan izan gabe. Esleipena lortzen dutenek 2023ko irailaren 1a arte erabili ahal izanen dute.
Ultzama Coworking Gunea Larraintzarreko udal eraikinaren hegaletako batean kokatzen den instalazioa da. Bere helburua enpresa eta profesionalen egoitza izatea da, bereziki hauen hastapenetan eta egonkortzerako bidean lagungarri izateko. Horregatik autonomoen eskaerek izanen dute lehentasuna, 6 langile baino gutxiago duten enpresen eskaerek ondoren, eta horiek baino handiagoak direnen eskariek bukatzeko.
Eskariak bihar, uztailaren 31 14:30ean baino lehenago egin behar dira Ultzamako Udaletxean. Bete beharreko formularioa eta baldintzak hurrengo helbide honetan aurkituko dituzue: http://ultzama.eus/atala/albisteak/bandoa-ultzamako-coworkingeko-espazioen-esleipena
Ultzamako 'coworking'aren inguruko informazio gehiago, hemen: http://ultzama.eus/eu/orria/ultzama-coworking-gunea