Ultzamako XXII. Triatloi Krossean izena emateko epea zabalik

Amezti.eus 2019ko uzt. 26a, 10:08

Abuztuaren 15ean izanen da aurtengo Ultzamako Triatloi Krossa. Prezio murriztuarekin izena emateko epea uztailaren 31 arte egonen da zabalik: federatuek 15 euro eta ez federatuek 20 euro ordaindu beharko dituzte egun hori baino lehen apuntatzen direnek. Gerora, abuztuaren 1etik 9ra bitartean egonen da berriz izena emateko aukera, hori bai, prezio garestixeagoan: 20 euro federatuek eta 25 euro ez federatuek.

Triatloia Leurtzako urtegitik abiatuko da goizeko 11:00etan. 200 (proba laburrean) edo  500 metro (proba luzean) igerian egin ondoren, bizikletaz 17km eta korrika 2,5km egin beharko dituzte parte hartzaileek. Larraintzarko pilotalekuan izanen dute helmuga kirolariek. Izena navarratriatlon.com webgunean eman daiteke. Ultzamako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Nafarroako Triatloi Federazioak antolatzen dute ekimena. Informazio gehiago hemen.